XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Toki hontatik igarotzekoan ezin eutsi gure begiak ezkerraldera zuzendu gabe; hantxe aurkitzen bait dira ingelesek (berauek dira gaurregun jabeak) Falkland izenez eta argentinoek eta txilenoek Malbina izenez ezagutzen dituztenak.

Cabo de Hornos lurmuturra zeharkatu eta ur haberreak igaro, gainditu ondoren Drake itsasartera igarotzen gara eta Txileko itsasertzean diren kontaezinahal irla artetik zehar Pazifiko itsasartea topatuko dugu.

Txileko kostako sarirtenen artean Hegoaldeko ubideak ditugu aipagarriak Moralesakoa esate baterako, edo Beagle eta Magallanes itsasartea, Madre de Dios, Reina Adelaida, Chonos, Wellington irla, Kuatiteka irla taldea eta Txilekoak.

Ifarrerago kosta zuzen zuzen bihurtzen da eta hegoaldean oso ugari diren golko eta fiordotarik batere ez dugu aurkitzen.

Valparaiso eta Arika itsasportuak ikutu ondoren Peruar itsasbazterra ukitzen dugu, berau ere zuzen zuzena dena.

Kallao eta Punta Agujatik igarotzen gara eta Guayakil golkora gara irixten.

Gallo irla ttikiaren aurretik igarotzen gara, Pizarrok hamairu famadunek zeharkatu behar zuten marra egin zuen puntuan, hain zuzen ere.

Gainerantzekoek, Panamatik harekin etorri zirenek, gobernariak denak jasotzeko bidali zien untzian seguru egotea nahiago izan zuten.

Pasado lurmuturra eta Galera puntta igaro ondoren, Kolonbiar kosta barruan beti Ankon badiatik kosta malkartsu bat hasten da babestoki naturalarik ia batere ez duena: Tortugaen golkoa, Buenaventura badia eta Humboldt badia zeharkatuko ditugu.

Panamako golgoak Amerika zentralerako sarrera da Pazifiko aldetik.

Ondoren datozen sartuirten nagusienak Azuero penintsula, Koiba irla, Burika puntta Panaman eta Osa penintsula dira, Nikoia penintsula eta golkoa Txira irlarekin, Kulebra badia zabala eta Santa Elena badia eta penintsula dena.

Pacifiko aldeko kostak, Nikaraguari, Honduras-i eta Guatemalari dagokionak, sartuirten handienak Fonseka golkoa eta Libertad eta San Jose portuak ditu.

Ulergarri da kosta hori ez zutela esploratzaileek besteak bezainbat esploratu edo arakatu, zeren, alde batetik komertzio nagusiena penintsulakoa, Atlantikotik zehar egiten bai zen, eta bestetik berriz, hornitze base printzipalenak Antillasetan jarraitzen zuten eta Filipinasekiko eta urruneko komertzioa Mesikotik egin ohi zen.

Mexikoar itsasertzean ere ez dago sartuirten handirik atlantiko zonakoarekin gonbara daitezkeenik, ez da, halarik ere, oztopo Tehuantepek golkoa, Amerika Septentrionaleko muturtzat hartu denak, hala nola mundu guztian ezaguna den itsasportu eta opor leku bilakatu den Akapulko eta beste kontaezinahal toki paisaje paradisu denik eta ikusgarrienak izan daitezen kostalde hontan.

Estatu Batuetako kostari gagozkiolarik portu handi hauek aurkitzen ditugu: San Diego, Los Angeles eta San Francisco.

Vancouver irla eta badia, Reina Karlota irla eta Kanadako kostako beste batzu kenduz gero, estatu batuetako itsasertzak gora jarraitzen du Alejandro uhartetatik hasi eta Alaskako ertzeraino.

Alaska mendebaldera luzatzen da Aleutiana uhartetan zehar; mendi lerro bat dugu hau, eta beronen gailurrik garaienak itsas gainetik ageri diren irlak ditugu, hain zuzen ere.